Lantegietako langileak ere militar gisa sailkatuta

1936ko gerra garaian militarizatutako enpresetako ekoizpena armada frankistak kontrolatzeaz gain, lantegi horietako langileak ere militar gisa sailkatzen zituzten. Ondorioz, langileek besoan eraman behar zuten beren militarizazioa zehazten zuen ikurra. Horrela jaso zuten 1937ko otsailean atera zuten araudian. Gainera, lantegi barnean eta kanpoan jantzi behar zuten besokoa, araudiaren arabera “uniformearen ordezkoa” baitzen. Ezkerreko bular parean, maila militarrari zegokion beste ikur bat jarri behar zuten. Ikur militarrak erabiltzera behartzeaz gain, araudiak debekatu egiten zuen militarizatutako lantegi horietan enpresaz kanpoko edonor sartzea, agintari militarren baimenik gabe.