Maskotaren zain Usurbilen

Urtero bezala, aurten ere jaietan herria zainduko duen maskotaren zain dira usurbildarrak. Herrian egin, eta herriko txoko batean zintzilikatzen dute; sorpresa izan ohi denez, gogotsu itxaroten dute maskota erraldoia ikusteko unea. Askotarikoak izan daitezke; 2011n, olagarro bat zintzilikatu zuten elizako kanpandorrean, eta, iaz —irudian—, akerra izan zuten festarako lagun. Jaiak hasten direnetik azken egunera arte aritzen da maskota herria zaintzen.