Zinemaldia eta Zuricheko jaialdia, elkarlanean

DONOSTIA. Donostiako Zinemaldia Zuricheko (Suitza) zinema jaialdiarekin elkarlanean ariko da aurrerantzean. Hala jakinarazi du aste honetan Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Aurten hasiko dira elkarrekin lanean; Donostian Zurich Window izeneko programa eskainiko dute; Zurichen, berriz, San Sebastian Window.