504

Irizar enpresaren 2012ko fakturazioa, milioi eurotan. Ormaiztegiko Irizar autobus ekoizlea hazten ari da; iaz 504 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Aurten datu horiek hobetzea eta fakturazioa %15 igotzea espero dute. 2014an, berriz, AEBetako merkatuan sartuko dira.