Jaurlaritza: “Aldundia herritarrak itotzen ari da”

DONOSTIA. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustetan, Gipuzkoako Foru Aldundia “herritarrak itotzen ari da” ezarri dituen edo ezarri nahi dituen hainbat neurrirekin. Tartean aipatu ditu zenbait errepidetan bidesariak jartzeko asmoa eta aitorpen bateratua ezabatu nahi izatea. Larraitz Ugarte aldundiko bozeramaileak Erkorekari erantzunez esan du bi urte daramatzatela “politika aurrerakoiak” martxan jartzen. “Eusko Jaurlaritzaren sarkasmoak ez du mugarik”, gaineratu du.