Juan Claudio Cifuentes eta Lee Konitz sarituko dituzte. Masada Maratoiaren iraupena, ordutan.

Jazz musikaren hedapenean egindako lanagatik, Juan Claudio Cifuentes kazetari espainiarra sarituko dute aurten Donostiako Jazzaldian. Lee Konitz saxofonista estatubatuarrak ere jasoko du Jazzaldia saria. Cool jazz korrontearen sortzaileetako bat izan zen Konitz; hilaren 26an joko du, Kursaal auditoriumean.

John Zorn saxofoi jotzaile estatubatuarrak Masada Maratoia egingo du Donostiako Jazzaldian, beste hamabi talderekin batera. Sei ordu iraungo du emanaldiak. Hilaren 27an izango da, 18:00etan, Kursaaleko entzulekuan.