Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

“Orain herria apainagoa dago, baina ez dauka orduko bizitasunik”

Olaia Iraola

Juan Martin Elexpuruk (Bergara, 1950) 25 urte daramatza irakasle lanetan. Idazlea eta itzultzailea ere bada. Beste hainbat lanen artean, Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin hiztegi bat sortu zuen, 2005ean.

Nola aldatu da herria txikia zinenetik?

Nire ustez, orain herria apainagoa dago, baina ez dauka orduko bizitasunik: era guztietako dendak, baserritarrak astoekin, tailertxoak alde guztietan, motokarroak kalean…

Zein izan da zuretzat Bergararen sasoirik politena?

1975-1985 epea. Bergara Euskal Herriko ardatz politiko eta kulturala izan zen: alkateen mugimendua, Monzon, Elkoro eta Herri Batasunaren sorrera, UNED eta Euskera Departamendua…

Eta zer aldatuko zenuke herritik?

Bergara-San Juan-Ubera bidegorria egingo nuke.

Herriko toki kutunenak?

Ubera-San Juan bailara, Irukurutzeta gaina, Munibe-Plaza-Olaso ingurua…

Zein da Bergara bisitatzeko garairik onena?

Edozein garai da ona eguraldiak laguntzen badu.

Eta idazteko afizioa, txikitatik al duzu?

Irakurtzekoa bai, baina idazten Zarauzko ikastolan maisu nengoela hasi nintzen, beharrak eraginda.

Ofizioa afizio al duzu?

Irakasle izan naiz ofizioz 25 urtez. Idaztea afizioa izan da gehienbat, nahiz eta urte batzuetan idaztetik, itzulpenetatik eta gidoiak egitetik bizi.

Beste hainbat lanen artean, Bergara aldeko hiztegia argitaratu zenuen 2005ean.

Oso gaztetatik hasi nintzen berbak jasotzen. Mendez mende pilatutako jakinduria —hori da hizkuntza, azken batean— betiko galtzeko arriskuak eraman ninduen hiztegia egin eta argitaratzera.

Zein da gustuen egin duzun liburua?

Zaila da zure ume kutunena zein den erabakitzea, baina agian Bergara aldeko Hiztegia.

Blog bat ere baduzu. Zerk bultzatu zintuen hori sortzera?

Iruña-Veleiako gaiarekin zeharo aztoratuta nengoen. Zazpi urte negargarri pasatu dira, baina ematen du dena ondo bukatuko dela laster.

Zer proiektu edo helburu dituzu orain buruan?

Euskararen aztarnak Sardinian? liburua. Bat baino gehiago harri eta zur geratuko da hango mapa toponimikoak ikustean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.