GARAGARDOA, BARRA-BARRA

Gaurtik igandera bitartean Lezoko I. Garagardo Festa ospatuko dute, Tiñelu elkarteak antolatuta. Karlos Saldise plazan kokatuko da, eta hainbat musika emanaldi eskainiko dira hiru egunetan: Jaixkipe, Trikisound, Trabank… Dena den, festako protagonista garagardoa da. Guztira, hamabi mota izango dira dastatzeko. Horrez gain, janaria ere izango da, garagardo festetako ohiko jakiak probatzeko aukerarekin: ukondoak, saltxitxak eta patata purea, esaterako.

Leave a Reply

Your email address will not be published.