Musika lasaia eta goxoa egiten duen talde sortu berria da Dhuna. Bizipen pertsonalak eta hausnarketak dira abestietako gaiak; akordeoi, piano, gitarra eta perkusio soinuak, berriz, doinuen oinarriak. Irati Badiola zegamarrak, Nerea Iztueta gabiriarrak eta Ane Arrieta segurarrak osatzen dute taldea. Irudian, hirukoteak iragan martxoan Segurako Ardixarra etxean eskaini zuen emanaldia. Gaur, 22:30etik aurrera, Antzuolako gaztetxean ariko dira, eraikin berriaren Urte aurrena ospakizun jaialdian.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply