Eloy Velasco epaileak aginduta, Herrira-k Hego Euskal Herrian dituen egoitzak itxi zituen astelehenean Guardia Zibilak, tartean, Hernanikoa. Hemezortzi lagunetatik hamabost atxilotu zituzten Gipuzkoan. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Herrira “ETAren tentakulua” dela esan zuen. Ertzaintzak ere parte hartu zuen operazioan: herritarrei oldartuta, Amalur Mendizabal Amaiurreko senataria zauritu zuten buruan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply