Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestua

Bi sumarioetako auzipetuek Libre dinamika jarri zuten martxan uztailean, eskubide zibil eta politikoen alde egin eta epaiketen aurkako dinamika bultzatzeko. Hainbat profesionalen ekarpenak kontuan hartuta, bost puntuko manifestua osatu zuten, hauexek: “Ez dadila epaiketa politikorik egin; artxiba daitezela eskandaluzko instrukzio bidegabeetan oinarritutako epaiketa guztiak; desager dadila prozedura judizial guztietatik etsaiaren zigor zuzenbidearen aplikazioa; baldintzarik gabe errespeta daitezela aniztasun politikoa eta elkartze, adierapen nahiz askatasun politikorako funtsezko eskubideak; ezar ditzagula elkarbizitza demokratikorako oinarri sendoak”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.