BEREAK ETA BESTEENAK DESERRIAZ

“Letretan oinarritutako diskoa” da Eñaut Elorrietaren azken lana. Musikariaren beraren hitzetan, egin duen “diskorik kontzeptual eta literarioena”. Izan ere, bereez gain, hainbat idazle eta poetaren poesia lanez baliatu da Deserriko kantak diskoa osatzeko. Haietako batzuek euren azalean bizi izan dute deserri politikoa, Joseba Sarrionandiak eta Joan Oliverrek, kasurako. Beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote; tartean dira Mario Benedetti, Harkaitz Cano, edo Bernardo Atxaga. Gai soziala bezain barnekoa den deserria bere egin du Elorrietak, eta gaur, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean erakutsiko du hori.

Leave a Reply

Your email address will not be published.