Ostatuak Gipuzkoan

Honako hauek dira Gipuzkoako Donejakue Bideko Lagunen Elkarteak proposatzen dituen ostatuak:

Kostaldeko bidea

Irun. Erromesen Ospitalea. Helbidea: Lucas de Berroa, 18 (Anzaran auzoa). Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara. 2012tik ez dituzte hartzen Santiagotik etxera bueltan datozenak, leku mugatuak daudela eta. Kontaktua: 640-36 16 40.

Hondarribia. Goikoerrota ostatua. Jaizubia auzoa, 14. Erromesak Irungo geltokian edo Hondarribiko aireportuan hartzen dituzte. 40 leku. 943-64 38 84.

Pasaia. Pasai Donibanen, Santa Ana ermitaren ondoan. Hamalau leku. Ez dituzte onartzen 5 urtez azpiko haurrak eta animaliak. Zabalik dago 16:00etatik 22:00etara. 618-93 96 66.

Donostia. Monte Ulia komunitatea. Ulia pasealekua, 375 (Platako itsasargitik lau kilometrora). Urte osoan irekita.

Donostia. Uliako gazteen ostatua. Ulia pasealekua, 297. Harrera gunea itxita egongo da asteburuetan, 12:00etatik 16:00etara. Telefonoa: 943-48 34 80.

Donostia. Ondarretako gazteen ostatua. Ondarreta auzoan: Igeldo errepidea, 25. 943-31 02 68.

Orio. San Martin aterpea. Oriora iritsi aurretik, Tourseko San Martin elizaren eta hilerriaren artean. Hogei ohe. 617-11 86 89.

Zarautz. Erromesen aterpea. Zumalakarregi, 16 (Ebro Etxea). Uztailean eta abuztuan irekita, 16:00etatik 22:00etara. 60 leku. 943-42 72 81.

Zarautz. Zarautz kanpina, Talaimendi auzoan. Gela bat egokitu dute erromesentzat. Hamalau ohe. 943-83 12 38.

Zarautz. Igerain gazteentzako aterpea. San Inazio kalea, 25. 150 leku. Aterpekide karneta duten erromesak bakarrik onartzen dituzte. 943-41 51 34.

Getaria. Kanpaia. Akerregi, 28 (udaletxetik 300 metrora). 30 leku. 695-71 16 79 edo 943-01 04 38.

Getaria. Askizuko aterpetxea. Askizu auzoan. Aurrez egin behar da erreserba: 943-83 36 41.

Getaria. Agote-Haundi nekazaritza etxea. Askizu auzoan. 659-63 41 03 edo 943-14 04 55.

Zumaia. Erromesen aterpetxea. San Jose komentua (San Jose kalea, 1). 39 toki. 943-42 72 81.

Zumaia. Santa Klara landa turismoa. Arritokieta, 2 (Zumaiako irteeran). Zazpi leku. 943-86 05 31 edo 639 87 96 11.

Deba. Erromesen aterpetxea. Eusko Trenbideak geltokiaren eraikinean. 56 toki. Giltzak turismo bulegoan, eta itxita badago, Udaltzaingoan. 943-19 24 52.

Deba. Lasturgo aterpetxea. Lastur auzoan. 30 ohe. Bidetik aparte dagoenez, telefonoz deituta erromesaren bila joaten dira Itziarrera edo Debara. 943-19 90 90 edo 679-92 83 93.

Mutriku. Izarbide ostatua. Ibiri auzoan, Kalbarioaren baseliza pasata. 32 toki. 655-45 97 69.

Barrualdeko bidea

Irun. Erromesen Ospitalea. Lucas de Berroa, 18 (Anzaran auzoa). 16:00etatik 22:00etara. 2012tik ez dituzte hartzen Santiagotik etxera bueltan datozenak, leku mugatuak daudela eta. 640-36 16 40.

Astigarraga. Santiagomendi gazteen aterpetxea. Santiagomendi ermitaren ondoan. Ostatu hartzeko beharrezkoa da aurrez deitzea: 678-91 45 03.

Hernani. Zinkoenea ostatua. Kale Nagusia, 57-1. 943-55 20 80 edo 670 39 08 97.

Andoain. Plazaolako aterpetxea. Gabriel Aresti kalea (La Salle-Berrozpe parean). Zortzi ohe. Ez dira onartzen 5 urtez azpiko haurrak eta animaliak. 943-59 04 09.

Tolosa. Zuloaga Txiki. Anoetatik Tolosarako bidean, Hernialdeko bidegurutzea hartuta. 943-65 00 36 edo 943-65 16 09.

Beasain. Erromesen aterpetxea. Igartza Monumentu Multzoan, errota zaharrean. Hogei ohe. Ez dira onartzen 5 urtez azpiko haurrak eta animaliak. 943-08 77 98.

Segura. Gipuzkoako Aldundiaren aterpea (Konbentu kalea, z/g). Taldeak bakarrik onartzen dituzte (gutxienez hamabi lagun). Erreserbetarako: 901-10 00 90.

Segura. Ondarre baserria. Beheko Arrabal, z/g. 943-80 16 64 edo 943-80 03 26.

Zerain. Harizti Erdi aterpetxea. Herriko plazan. 943-80 21 87.

Zegama. Kiroldegiko eraikineko lokala. Turismo bulegoak kudeatzen du. 943-80 21 87.

Zegama. Herriko ostatua. Telefonoa: 943-80 10 51.

Leave a Reply

Your email address will not be published.