‘Haurresate’, herria guztientzat jolaserako ona izan dadin

Arrasate umeentzako jolaserako herri segurua bihurtu nahi dute. Horretarako, herriko hainbat talde bildu dira, eta elkarlan prozesua abiatu dute, Haurresate izenarekin.

Francesco Tnucci ikerlari italiarraren tesia abiapuntutzat hartuta, “haurrentzako hiri atsegin eta egoki batek biztanle guztientzako onura” dakarrela uste dute Txatxilipurdi eta Bagara Ekimena elkarteetako kideek eta HUHEZI fakultateko Heldu ikerketa taldeak. Herriko espazioak egokitu, eta ondo daudenak hobetuko dituzte. Lau batzar ireki antolatu dituzte nola egin erabakitzeko. Lehena urriaren 9an egin zuten; bigarrena datorren asteazkenean egingo dute, eta azkena azaroaren 6an izango da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.