PENTSIOEN ERREFORMAREN AURKA

Espainiako Gobernuak indarrean jarri nahi duen pentsioen erreformaren aurka, manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian. Pentsioen murrizketarik ez, Euskal Herrian eredu propioa leloa zeraman pankarta nagusiak; beste bat ere bazegoen, Berriro ere Madrildik lapurtzen dizkigute gure pentsioak leloarekin. Gune plataformak antolatu zuen: besteak beste, ELA, LAB, Eilas, Hiru, CNT, CGT, ESK eta EHNE sindikatuak eta 50 bat erakunde sozial biltzen ditu taldeak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.