Agipad elkarteak 27 urte daramatza eskola prebentzioa lantzen

1986. urtean sortu zuen guraso talde batek Agipad elkartea, eta 27 urte daramatza eskola prebentzioa lantzen. Urte horietan guztietan gizartearen errealitatea aldatzen joan dela eta, hortaz, eskoletan lantzen diren programak egokitzen joan direla azaldu du Drogen Abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Elkarteak.

2013-2014ko ikasturtean Gipuzkoako 50 ikastetxetara iristea aurreikusten du elkarteak, eta, guztira, 2 eta 18 urte arteko 7.000 ikaslerekin lan egitea. Kerik gabeko gelak programaz gain, alkoholaren eta kanabisaren kontsumoaren prebentzioa lantzeko programak ere egiten ditu elkarteak ikasleekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.