Abenduaren 14an helduen lehenengo topaketa egingo dute Donostian

Haur eta gazteei ez ezik, helduei ere zabaldu nahi die eskaintza Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak; horregatik, aurten lehenengoz helduentzako topaketa egingo dute Donostian, abenduaren 14an. Gure betiko abestiak izenburupean, 55 urte edo gehiagoko abeslariak bilduko dira jardunaldira. Gipuzkoan federatutako abesbatza eta kantari guztiei egin diete gonbita.

Goizean, Easo abesbatzaren auditorium berrian elkartuko dira, eta Josu Elberdinen zuzendaritzapean lan egingo dute. Donostiako EHUko jatetxean bazkaldu ondoren, Aita Kaputxinoen parrokiara lekualdatuko dira. 20:30ean, guztientzat irekia izango den kontzertu batekin amaituko dute topaketa, parrokian bertan. Horrela, egun osoan egindako lana jende aurrean aurkezteko aukera izango dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.