Gipuzkoako Elikagaien Bankuak bi eguneko bilketa egingo du aurten

Aurreko urteetan ez bezala, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak aurten bat egin du bi eguneko ezohiko bilketa kanpainarekin. Azaroaren 29an eta 30ean egingo dute, eta ohiko kanpainetan baino leku gehiagotara iristea dute xede: Gipuzkoa osoko 30 herri eta 56 gunera heldu nahi dute.

Azken deialdietan ez dute egitasmoan parte hartu, ez zituztelako halako kanpaina baterako beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak gogorarazi duenez, boluntarioak dira lanean jarduten dutenak, eta horiek urte osoan aritzen dira jada bankuko kanpainak sustatzen. Aurten, baina, beharrak gehiago direla ikusita eta boluntario kopurua handitu dela baliatuta, ohiz kanpoko bilketa egitea erabaki dute.

Kanpaina aurrera eramateko, askotarikoak dira kontuan hartu beharreko arloak: elikagaiak jasotzeko materiala, kanpainaren berri emateko bideak, logistika eta biltegiratzea, finantzaketa…

Boluntario izateko deia

Lan horiek guztiak egin ahal izateko, elikagaien bankuak kalkulatua du lanean aritzen direnez gain beste 600 boluntario beharko dituela. Hori horrela, kanpainarekin bat egiteko deia egin diete erakunde, eragile eta herritar guztiei. Elikagaien bankuarekin harremanetan jarri nahi duenak honako helbide elektroniko honetara jo dezake:bagcolectas@gmail.com.

Leave a Reply

Your email address will not be published.