Antzerkia, elkarrizketak eta diplomen banaketa biharko ekitaldian

Aurtengo Gipuzkoa Solidarioa egitasmoa hainbat esketxen bitartez garatuko dute. Aktoreen artean izango dira Ane Gabarain, Santi Ugalde eta Tessa Andonegi. Ikuskizunak irauten duen bitartean, “hiru gonbidatu berezi” elkarrizketatuko dituzte, etorkinen gainean dauden aurreiritziak apurtzeko asmoz.

Ekitaldiaren amaieran, Bizilagunak proiektuan parte hartu dutenek diplomak jasoko dituzte. Sorpresaren bat edo beste ere iragarri dute antolatzaileek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.