KASUALITATEAREN JIRAN, BERTSOTAN

Eibarko San Andres jaietan ez da bertsorik faltako, beste hainbat jarduerarekin batera. Igande arratsalderako, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua antolatu dute; horretan kantuan ariko dira Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. Gaiak jartzeko ardura beste emakume batek izango du, Amaia Agirrek. Saioa 19:00etan hasiko da, Portalean. Ezer ez da kasualitatea igandeko emanaldian; ez taula gainean izango diren bertsolari guztiak emakumezkoak izatea, ezta saiorako hautatu duten gaitegia ere. Irudian, Agirreazaldegi eta Alberdi, Zarautzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.