HAMAR MUSIKA TALDEREN ‘BATAILAK’

Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak antolatu ohi dituen saio berezietako bat izango da asteburuan. Bihar, Zaratazarautz Bataila jaialdiak hartuko du gaztetxea 21:00etatik aurrera, eta, horretan, hainbat talde elkarren artean lehiatuko dira. Guztira hamar taldek parte hartuko dute, bi agertokitan. Hauek dira prestatu dituzten batailak: Managaitz – Pottors ta Klito, Ernia – Hilkar, Txixaparrazta – Inor ez, Metralleta – Humilitate eta Erantzun – MKT. Jaialdian biltzen duten dirua Zarauzko presoen senide eta lagunen bisitetarako erabiliko dute. Irudian, Pottors ta Klito taldearen kontzertu bat, Azpeitiko emakumeen topaketetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.