GRABAZIOAREN LEKUAN, KONTZERTUA

Bide Ertzean taldea azken diskoa grabatu zuen tokira itzuliko da igandean. Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean kontzertu berezia eskainiko du, 19:30etik aurrera. Taldeak bere webgunean azaldu duenez, Urnietako Udalaren eta Sarobe gunearen laguntza ezinbestekoa izan zen 77 diskoaren grabazioan, eta, horregatik, “esker onez” bueltatuko dira bertara. Abestiak entzuteaz gain, grabazioari buruzko xehetasunak entzuteko aukera ere izango dute emanaldira joaten direnek. 77 lana Bide Ertzean-en bederatzigarrena da, eta iraganera begira jarri dira azken horretan. Irudian, taldekideak, disko berriarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.