Gipuzkoan izandako turisten hazkundea hoteletan igarri dute, batez ere. Iaz, 2012an baino 24.502 bisitari gehiago igaro ziren lurraldeko hoteletatik: 881.547. Turista bakoitzak, batez beste, 1,97 gau igaro zituen. Guztira, 1.734.975 gau.
• Turista gutxiago landetxeetan. Landetxeetan ez dituzte lortu hoteletan bezain datu onak. Iaz, 2012an baino ia 4.000 bisitari gutxiago (%4,5) igaro ziren landetxeetatik. Abuztua hobea izan zen —1.500 bisitari gehiago—, baina urtea makalago joan da oro har.
• Espainiako Estatutik kanpoko turisten hazkundea. Krisialdia hasi zenetik, jaitsi egin da Madrildik eta Herrialde Katalanetatik etortzen den turista kopurua. Ez, ordea, urrutiagotik datozenena. Azken urteetan ugaldu egin da turista mota hori. Donostia inguruan, batez ere.
Leave a Reply