KIROLA HAUR GUZTIEK EGITEAREN ALDE

Kirolaren irria denontzat jaialdia egingo dute igandean, 18:00etan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Urritasuna duten haurrek kiroletan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatuko dute bertan. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Irrien Lagunak elkarteak elkarlanean sortutako Multiaktibitatea programaren barnean antolatu dute ikuskizuna. Lagun ugarik parte hartuko dute: Marimotots eta Porrotx pailazoek, Goenkale-ko aktoreek, Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, Donostiarra eta Hibaika arraun taldeek, Dinbi Danba batukada taldeak… Bildutako dirua Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziorako izango da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.