Lander Oterminek lan bikoitza izango du aurtengo Munduko Sokatira Txapelketan. Alde batetik, tiratzaile moduan ariko da Ibarrakoa, eta, bestetik, nesken taldearen entrenatzaile gisa.
Nola iritsi dira munduko lehiara Ibarrako neskak?
Lauko txapelketan oso ondo ibili ziren, eta zortzikoan 540 kiloko proban txapela lortu zuten. 500 kilokoan, berriz, bigarren gelditu ziren. Gainera, gero talde gehiago daude, eta zozketak zein giroak ere eragina izaten dute.
Gaztedi taldea zeresana ematen ari da.
Bai, garai batean ibiltzen ziren goma gainean. Gero lur gainera pasatu ziren, eta azkenaldian tira gabe zeuden. Orain, berriro itzuli dira, eta maila handian. Gainera, ofizioa ederki ezagutzen duen taldea da, eta munduko txapelketan lan txukuna egiteko aukerak dituzte. Guretzat aurkari gogorrenak etxekoak izango direla uste dut.
Txinatarrek azken txapelketan zeresana eman zuten.
Mutiletan horrela izan zen; nesketan aurrez ere oso ondo ibiltzen ziren. Horiek ziur oso ongi prestatuta iritsiko direla.
Posible ikusten al duzu mistoan garaipena errepikatzea?
Duela bi urte berrikuntza zen; aurten ez da horrenbeste izango. Talde gehiago egongo dira; ez da erraza izango.
Leave a Reply