LAGUN ZAHARRAK ELKARREKIN ELGETAN

Napoka Band taldeak eta Mursegok kontzertu bat emango dute igandean, 19:00etan, Elgetako Kafe Antzokian. Napoka Iria taldea biko formatua baztertu, eta boskote gisa igoko da oholtza gainera. Napoka Band proiektuan, beste hiru musikari elkartu zaizkie: Willis Drummondeko Rafa Rodrigo eta Felix Buff, eta Andrakan bandako Andoni Mujika. Haien aurretik, Maite Arroitajauregi Mursego-k emango du kontzertua. Eibarko bakarlariak abenduan kaleratutako Hiru lana aurkeztuko du. Hain justu, haren ibilbideko hirugarrena da Hiru. 2009an bakarlari gisa hasi aurretik, talde ugarirekin kolaboratzen zuen Mursegok, besteak beste, Napoka Iriarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.