EMAKUMEEN BEGIRADA, ZERUARI SO

Emakumeek astronomian egindako lana eta arlo horretan izan duten garrantzia aldarrikatzen du Astronomia emakume erakusketak. Egunotan, Donostian bisita daiteke, eta bihar arte egongo da zabalik, EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoaren beheko solairuan. Horretan, astronomiaren historian ikerkuntza garrantzitsuak egin zituzten hainbat emakumeren adibideak bildu dituzte; idatzizko informazioarekin batera, zenbait tresna aurki daitezke. Unibertsoaren sorrera nolakoa izan zen eta horretan sortu diren izarren bizitza eta heriotza nola gertatzen den ere azaltzen du. Argazkian, erakusketa Bilbon egon zeneko irudi bat.

Leave a Reply

Your email address will not be published.