Kontrabandisten Bidean, natura, kirola eta kultura uztartuz

Bidasoko Kontrabandisten Bidea (KB) ibilbide zirkularra eta norabide bakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egin daitekeena. 175 kilometroko ibilaldia da oinez eginez gero, zazpi etapatan antolatua; batez beste, 25 kilometro inguruko etapak dira. Ibilbideak Hondarribia, Oiartzun-Arritxulo, Arantza, Beintza-Labaien, Ziga eta Etxalar batzen ditu. Bizikletaz eginez gero, zirkuituak 225 kilometro ditu, eta lau edo zazpi etapatan egin daiteke. Pakete gisa saltzen dute, eta Bertiz Partzuergoaren bidez erreserba daiteke produktua.

Bide horrek garai batean kontrabandistek ibiltzen zituzten pasabideak zeharkatzen ditu, mendia eta itsasoa lotuz. Ibilbidea ez da samurra, eta osorik egiteko sasoian egotea komeni da. Ibilaldiak paraje ikusgarriak eskaintzen ditu natura aldetik: Txingudiko badia eta hegaztiak, Aiako Harriko parkea, Artikutzako eta Belateko basoak, Mendaur eta Larrun mendiak eta baita herri zoragarriak ere.

2012. urtean jarri zuten proiektua martxan, eta antolatzaileak pozik dira harrerarekin, orain arte ibilbide hori egin duen jendea oso gustura aritu delako, batez ere. KBri eta Lan Gauari buruzko informazioa:

www.kontrabandistak.com

www.consorciobertiz.org

Leave a Reply

Your email address will not be published.