Herrera Herrira-ren proposamenak bildutako atxikimenduak.

2009. urtean ekin zion lanari Herrera Herrira-k, eta, bi urteko epean, 165 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten kaiko Herrera ordenatzeko proposamena eraikitzen. 2011ko apirilaren hasieran, berriz, proposamen hori sozializatzeari ekin zioten, eta maiatzean, herritarren proposamena bere egin zuen udalak. Abendurako, berriz, Pasaiako eragile sozial, politiko eta kulturalen artean, 6.000 atxikimendutik gora jaso zituzten. Plataformaren arabera, herritarrek biziberritzerako landutako proposamena baliagarria litzateke, “era egokian kudeatuta, herriaren egungo errealitatea iraultzeko”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.