Gipuzkoako karitatezko hamazazpi fundazio, erakunde eta elkartek 794.654 euro jasoko dituzte, denen artean. Kopuru hori testamenturik ez zuten bizilagunen herentzietatik helduko zaie, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzak jakinarazi berri duenez.
Irun, Donostia, Hernani, Legorreta, Andoain eta Errenteriako hamar herritarren herentziak dira, hain justu. Horiei irtenbidea emateko, ordezkaritzak deialdi bat ireki zuen BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean, egoeraren berri emanez, eta, modu horretan, baldintzak betetzen zituzten elkarteek eskuratuko dute dirua. Helburua da diru laguntzaren bat jasotzen duten elkarte txikienei laguntzea.
Leave a Reply