BI MUSIKA SAIO ESPALOIAREN GAINEAN

Zuzen-Zuzenean programaren barruan, bi kontzertu entzuteko aukera izango da gaur Elgetan: Zea Mays eta Anai Arrebak taldeak igoko dira Espaloia kafe antzokiko oholtzara, 22:30etik aurrera. Zea Maysek bere ibilbideko zazpigarren diskoa aurkeztuko du. Urte amaieran kaleratu zuen lana —irudian—, Da izenarekin. Produkzioan Dave Allen ekoizlearen laguntza izan dute. Anai Arrebak taldea, berriz, hurrengo lana prestatzen ari da estudioan. 2012an plazaratu zuten lehen diskoa. Kontzertuetarako sarrerak 10 euroan erosi ahalko dira txarteldegian, egunean bertan; aurrez erosiz gero, 8 euroan eskura daitezke.

Leave a Reply

Your email address will not be published.