HARDCORE DOINUAK GAZTETXEAN

Bergarako Txapa irrati libreko Jar itzazu tapoiak, mesedez!!! irratsaioak hardcore kontzertuak antolatu ditu biharko, gaztetxean. 22:30etik aurrera, hiru talde arituko dira kartzela zaharreko areto txikian: Minority Of One (argazkian), Yaw eta Hondartzako Hondakinak. Hiru taldeek hardcore doinuak jotzen dituzte, batez ere. Minority Of One talde andaluziarrak aurten bertan kaleratutako diskoa aurkeztuko du Bergaran: Glory Days. Boskoteak 2012an aurkeztu zuen lehen lana, eta geroztik ibilbide oparoa ari da egiten. Haiez gain, kartzela zaharreko taula gainera igoko dira Yaw talde donostiarra eta Hondartzako Hondakinak talde lapurtarra.

Leave a Reply

Your email address will not be published.