Igandean, Eneko Burzako MobyDick kantautorearen (Getxo, Bizkaia, 1982) txanda izango da Paperezko Kontzertuak egitasmoaren barruan. 11:30etik aurrera, emanaldi-solasaldia egingo du Zarauzko Garoa liburu dendan. Liburu bat aukeratzeaz gain, hainbat abesti joko ditu Burzakok. Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak egingo ditu dinamizatzaile lanak. Iazko udazkenean jarri zuten martxan Paperezko Kontzertuak egitasmoa, eta geroztik bost kontzertu-solasaldi egin dituzte. Anari, Audience, Bide Ertzean taldea, Gari eta Mursego izan dira protagonista orain arteko saioetan. Giro atsegina sortu da artisten eta musikazaleen artean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply