INGURUMENAREN ALDEKO KROSA

Bera Bera klubak hirugarren urtez jarraian Kros Berdea antolatu du Donostian. Ingurumenaren aldeko lasterketa igande honetan egingo dute; Saguesetik abiatuko da, goizeko hamarretan. Aurten ere bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek: 15 kilometrokoa bat, eta 5 kilometrokoa bestea. Kirol jarduera bultzatzeaz gain, lasterketaren helburua da “ingurumenarekiko errespetua” sustatzea. Urtetik urtera arrakasta handiagoa du Donostiako Kros Berdeak. Iazko lasterketan, esaterako, 600 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten. Lasterketa luzeenean, Ibaia Alba hernaniarra eta Klaudia Beobide hondarribiarra izan ziren azkarrenak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.