DANTZAN, BERTSOA OINARRI HARTUTA

Altzako XIV. Bertso Astearen barruan askotariko jarduerak antolatzen ari dira hil honetan, guztiek bertsoa ardatz dutela. Asteari amaiera emateko, igandean Errimak oinetan ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak, 18:00etan, Altzako Plaza Gorrian. Ikuskizunak bertso saio baten egitura du —hasierako agurrak, bakarkako nahiz binakako saioak eta azken agurra—, baina oholtza gaineko artistak ez dira bertsolariak, dantzariak baizik. “Dantza berriak bertsoei jarriak” dira, ikuskizunaren azpitituluak dioen moduan. Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzentzen dute obra. Argazkian, ikuskizunaren aurkezpeneko irudi bat.

Leave a Reply

Your email address will not be published.