Mende erdia ospatzeko lehenengo ekintza, Dantzari Eguna, etzi

Amets Bidek antolatutako Ordiziako III. Dantzari Eguna berezia izango da, igandean. Mende erdiaren lehenengo ospakizuna izango da, eta garai batean dantzan ibilitako 110 lagun batuko zaizkie dantzari txikiei. 11:00etan elkartu, eta herrigunean desfilean ibiliko dira, tarteka dantza saioak eginez. 13:15ean, Barandiaran Plazan saio bateratua izango da, arreta dantzari zaharrei emanda. Denek batera bazkalduko dute gero.

Egun hori “motz” gelditu zaiela aitortu dute, eta urte bukaerarako beste ikuskizun bat prestatzen ari dira, plazan atzera dantzari guztiak elkartzeko. Taldearen historia biltzen ere ari dira: testigantzak, agiriak eta argazkiak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.