“Erortzeko zorian dagoela diote, baina espekulazio hutsa da. Ez dago hori egiaztatzen duen sententziarik; gezurra da”. Ancora elkartea haserre agertu da, SADEk udalari eskatu baitio egin dezala espediente bat eraikina erortzeko zorian dagoela egiaztatzeko. Arte Ederren eraikina hotel bihurtzeko proposamena egina du SADEk, gunearen jabeak, eta eraikinaren egoeraren inguruko azterketa bat aurkeztu dio udalari, baina azterketa horretan eraikinak egun dituen kalteak aurkeztu dituzte, eta Ancorak uste du han jasotako datuak “beren erara” interpretatu dituztela: “Arriskua badago, eraikina konpondu egin behar dute derrigorrean, baina ez dute zertan eraitsi”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply