Kolore bizien eta forma leunen txokoa

Izaera alaiaren isla dira Aitziber Alonsoren lanak; kolore biziak, forma leunak eta elementu estetikoak erabiltzen ditu, denak eskuz eginak. Arte Ederretako lizentziaduna da, eta Artelekun lan egin du urteetan. Galtzagorri elkarteko lehendakaria izan da, eta 2009tik hona Marrazioak lantegiak koordinatzen ditu. Hain zuzen ere, Galtzagorrik eta Donostia Kulturak sortutako Ilustratzailearen Txokoan ikus daitezke haren lanaren altxor kutunenak Donostian, Aieteko kultur etxean, datorren igandera arte.

Leave a Reply

Your email address will not be published.