Irriz eta dantzaz margoturiko sinfonia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek EOS Euskadiko Orkestra Sinfornikoarekin bat egin dute eta emanaldi bikoitza eskainiko dute gaur Donostiako Kursaal aretoan: bata 16:30ean eta bigarrena 19:00etan. Duela bi urte elkartu ziren EOS, orfeoiko gazteak eta pailazoak, eta orduan egin zuten elkarrekin lehen lana. Oraingoan, zuzenekoan estreinatuko dira, musika eta dantza nahastuko dituen emanaldia eskaintzeko. Xabier Zabala konpositoreak moldatu ditu Sentitu, Pentsatu, Ekin! diskoko abestiak, eta musika sinfonikora egokitu.

Leave a Reply

Your email address will not be published.