1979ko ekainaren 10ean, Espainiako Polizia Nazionalak Bizente Badillo Francis trabestia erail zuen. 35. urtemugaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu EHGAM Euskal Herriko gay eta lesbianen askapen mugimenduak, Errenterian.
Ekainaren 10ean ekin zioten omenaldiari, Javi Larraurik eginiko Testigos de un tiempo maldito dokumentalaren proiekzioarekin, eta orduan jarri zuten ikusgai “erakusketa homoerotiko kulturala” deiturikoa ere. Liburuak, zinema, olerkiak zein antzerkia ditu oinarrian erakusketak, eta ekainaren 30era arte egongo da ikusgai Mikelazulo elkartean.
Ekainaren 30era arte ikusgai, Mikelazulo elkartean.
Leave a Reply