Rockumentalak zikloaren VII. edizioa maiatzaren 24an abiatu zuten, Zarautzen, eta gaur amaituko da, Searching for Sugar Man filmaren proiekzioarekin. Maiatzean zendu zen Malik Bendjelloul zuzendariari eskainiko diote, omenaldi gisa.
Zarauzko I Love Rock elkartearen ekimenez, rock musikari eta talde historikoei buruzko dokumental eta film esanguratsuak eskaintzen dituzte urtero. Horrez gain, zuzeneko kontzertuak ere antolatzen dituzte.
Gaur, Modelo Zineman, 22:00etan.
Leave a Reply