Hasiak dira Lasarte-Oriako sanpedroak; musikaren abiada bizian hasi ere. Askotariko estiloko talde, orkestra eta bakarlariak igoko dira oholtza gainera, baina rock kontzertuak izango dira aipagarrienetako batzuk. Gaur gauerdian, esate baterako, emanaldi bikoitza egingo dute Esne Beltza eta Vendetta ska-rock taldeek. Bihar, berriz, Berri Txarrak taldeak astinduko du Okendo plazako agertokia. Urte hasiera Kalifornian (AEBak) grabatzen eman ostean, beti bezain indartsu ariko dira nafarrak, hogei urteko ibilbideari begiratu bat ematen.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply