Talde eta bizileku askotako musikaria

Irunen sortutako musikaria da Oscar Benas. Ordea, Bartzelona du bizileku urteotan, eta handik bideratzen du musikaren bidea. Maika Makovski musikariaren taldeko kide izateaz gain, bakarkako bidean ere aritzen da egun; Oskar Benas y los Vampiros del Ritmo taldearekin ere taularatzen da. Horrez gain, Fermin Muguruza musikariaren bandan ere badihardu. Kalean du jada estudioko azken emaitza: Vida vierte muda muerte diskoa. Lan hori Verkami dinamikaren bidez sostengatutako finantzaketa kolektiboko sistemarekin finantzatu du. Gaur, Benas Urretxuko Motz tabernan arituko da, 20:00etatik aurrera.

Leave a Reply

Your email address will not be published.