Magia eta zirkua, udan ez aspertzeko

Arrasateko Udaleko Kultura Sailak beste behin egitarau oparoa prestatu du udarako. Udazabal 2014 programaren barruan, gustu eta adin askotako herritarrentzako ekintzak antolatu ditu. Asteburu honetan eskainiko dituzte ekintza horietako bi. Gaur, 20:00etan, Jon Zabal mago bilbotarraren Gertakaria ikuskizuna ikusi ahal izango da. Zabalek magia eta telepatia uztartuko ditu, Seber Altube plazan. Igandean, leku berean, zirku emanaldia egingo du The Funes Troup taldeak, 20:00etan; karabana batean bizi diren hiru lagunen istorioa kontatuko dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.