Bisita XVIII. mendeko jantziak ikusteko

XVIII. mendeko jantzien bilduma egin, eta Frivolité erakusketan ikusgai jarri du San Telmo museoak. Ekainaren 14an zabaldu zen erakusketa, eta irailaren 28ra arte egongo da ikusgai. Bihar, erakusketaz gozatzeko bisita gidatua egingo dute.

XVIII. mendeko jantzien aukeraketa da bilduma: soinekoak, kasakak, jipoeak, haize emaileak, estanpak eta moda aldizkariak… Piezen testuingurua XVIII. mendean Europako gorteetan jarraitzen zuten frantziar modaren menpekoa da. Biharko bisitan, ikus-entzunezko lan batek ikusgai jarritako pieza batzuen zaharberritze prozesua azalduko du.

‘Frivolité’ erakusketa ikusteko bisita gidatua’

Bihar, 12:30ean euskaraz eta 17:30ean gazteleraz, San Telmo musoean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.