Bihar gauean, garai bateko ipuin eta kondaira harrigarrien munduan sartzeko aukera egongo da Ataunen, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.
Ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea antolatu du Gipuzkoako Parketxe sareak. Garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dute Barandiaran museotik abiatu eta San Martingo plazara doan bidea. Bertaratzen direnek euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango dituzte bidelagun.
Bihar, 20:30ean, Barandiaran museotik abiatuta.
Leave a Reply