Anje Duhalderen doinuak jaialdiarekin jarraitzeko

Eskoriatzako Errekan Gora 2014 jaialdiaren barruan, Anje Duhalderen txanda izango da gaur. Kantari lapurtarrak kontzertua emango du Azkoaga Eneako terrazan, 22:30etik aurrera. Jaialdia Aitzorrotz kultura elkarteak antolatzen du, udalaren eta beste hainbat erakunderen laguntzaz. 2008an egin zuten lehen aldiz, herriko kulturari ekarpen bat egiteko asmoz. Duela bi aste Amparo Sanchezek eman zuen kontzertua; gaur Anje Duhalde izango da protagonista, eta jaialdia hurrengo larunbatean amaituko dute, Kashbad eta Eratu taldeen kontzertuekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.