Neurrira egindako zirkua

“Gure neurrira egindako mundua. Upelez, taulez eta hainbat tramankuluz propio eraikitako unibertsoa, errutinaz, ahultasunez eta ametsez ere osatua”. Hala definitu dute Malas Compañias zirkukoek Txatarra ikuskizuna. Inora ere ez daramatzan bidetik doaz, konformismo eta onarpenetik harago igo, jaitsi, bira eta salto egingo dute asperraldirik astunena ere dibertsio bihurtzeko.

Publiko guztiarentzat egokia den antzerki edo zirku ikuskizuna da: umorea, objektuen manipulazioa eta akrobazia uztartzen dituen “lan ikusgarri, dibertigarri eta hunkigarria”. Bihar arratsean, 20:00etatik 21:00etara, Arrasateko Seber Altube plazan egongo da ikusgai.

‘Txatarra’ zirku ikuskizuna

Igandean, 20:00etan, Arrasateko Seber Altube plazan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.