Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Mundua jostorratz begi batean. Argazkiak hitzetan, hitzak argazkitan erakusketa zabaldu du Torre Zuri erakustokian. Iragan astetik daude ikusgai Jon Andoni Martin Pegote argazkilariaren irudi estenopeikoak. Asteburuan soilik irekitzen dute erakusketa, eta igandera bitarte izango da ikusteko aukera. Pegotek berak proposatuta abiatu dute erakusketa, eta argazkiez harago, hamabi sortzaileren testu banarekin uztartu dute.
Gaur, 18:30etik 20:30era; bihar, 11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta igandean, 11:00etatik 13:00etara, Azkoitiko Torre Zuri erakustokian.
Leave a Reply