Hondarribiko SUP Skola ireki zutenean, oso gutxik ezagutzen zuten SUP kirola. Baina jadanik ohiko bilakatu da Hondarribian norbait surf taula luze batekin arraunean ikustea.
Are gehiago, hondarribiarrek normal ikusten dituzte jada kanoa hawaiiarra, neurri eta forma guztietako patineteak, scootak eta haur txikiek erabiltzen dituztenak bezalako triziklo erraldoiak.
Irristatze modalitate guztiak praktikatzen dituzte HS2koek, eta urtero txapelketak antolatzen dituzte Bikingo Egunean. Lehiatu ere egiten dira. Espainiako scoot zirkuituan ondo ari den gaztetxo bat badute: Aitor Palencia; eta, SUPean, Cyara Palenzuela hondarribiarra gazte mailako munduko txapelduna da, 12 urterekin.
Leave a Reply